Entzute saioa Unibertsitate Legearen Aurreproiektua [Gipuzkoako Campusa]
Maiatza
27
2026
-
Carlos Santamaria auditorioa
Elhuyar plaza, Ibaeta, Donostia, Gipuzkoa
-
15:00 PM - 17:00 PM CEST
EHUko errektoretza-taldeak aurrez aurreko saio bat egingo du Bizkaiko Campusean, Unibertsitateen Lege Aurreproiektua lantzeko.
Saioaren helburua da Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako aurreproiektuaren testua ezagutaraztea, unibertsitate komunitatearen iritzia ezagutzea eta lege proiektuari egin dakizkiokeen ekarpenak partekatzea.
Saio hau EHUko hiru campusetan antolatutako aurrez aurreko topaketen txandaren parte da.
Hizlariak
Joxerramon Bengoetxea, EHUko errektorea
Marian Iriarte
Juana Goizueta
Informazio osagarria
Kontsulta publikoaren fasean, parte-hartzaileek aurreproiektuaren testua aztertu ahal izango dute, eta lankidetzan oinarritutako testu-espazio baten bidez lan egin ahal izango dute. Bertan, artikulu zehatzei buruzko idazketa-iradokizunak, ñabardurak eta hobekuntzak egin ahal izango dituzte.
Azterketa horretatik abiatuta, ekarpenak proposamen gisa formalizatu beharko dira "Eman iritzia" atalean, eragindako artikulua, proposatutako aldaketa eta justifikazio labur bat adieraziz. Proposamen horiek beste pertsona batzuek komentatu, eztabaidatu eta babestu ahal izango dituzte.
Garrantzitsua: "Eman iritzia" atalean erregistratutako proposamenak bakarrik hartuko dira arau-prozeduraren barruko ekarpen formaltzat.
Partekatu
Edo kopiatu linka