5. artikulua.- Unibertsitate euskalduna. Euskararen lurraldeak

Avatarra: Proposamen ofiziala Proposamen ofiziala

Euskal Unibertsitate Sistema euskalduna da, euskara baitu hizkuntza propio eta ofizial. Hala, bada, euskara da usuen eta lehenen erabiltzeko hizkuntza, eta irakaskuntzan ere
eskuarki erabiliko da. Gaztelania ere ofiziala izango da; gainera, atzerriko komunikazio-hizkuntza bat ere izango du, gutxienez, jarduera jakin batzuetarako.
Botere publikoek euskal kulturaren ezagutza eta euskararen erabilera bultzatu behar dute, baita hura belaunaldien artean transmititzea ere, unibertsitatearen eremu guztietan.
Botere publikoen erantzukizuna da unibertsitateko irakaskuntza euskaraz jasotzeko eskubidea benetan betetzen dela bermatzea eta ziurtatzea, eta horretarako beharrezkotzat jotzen dituzten arauak ezarriko eta neurriak hartuko dituzte, unibertsitate-politika orokorraren barnean.
Xede horrekin, Euskal Autonomia Erkidegoak, euskararen eremu geografiko eta kulturalaren parte denez, ahalegin berezia egin behar du unibertsitate-ikasketak euskaraz egin nahi dituzten ikasleek hala egin ahal izan ditzaten.
Euskal Sistemako unibertsitateek zientziarako erabiltzen diren beste hizkuntza batzuen ezagutza sustatuko dute, eta haien erabilera jarduera akademikoetan txertatuko dute.

Iruzkina

QR kodea

EHUagora erakundaren logo ofiziala

5. artikulua.- Unibertsitate euskalduna. Euskararen lurraldeak

QR kodea