26. artikulua.- Jakintza gizartean zabaltzea
26. artikulua. Ezagutzaren zabalkunde soziala.
Zientzia-dibulgazioa sustatuko da jakintza gizartean zabaltzeko metodo gisa, hau da, herritar guztiei goi-mailako ezagutza hurbiltzea helburu duten jardueren multzo gisa.
Unibertsitateetan sortutako ezagutza hizkera eskuragarrian zabalduko zaie herritarrei, haien aintzatespen publikoa eta prestigio soziala areagotzen laguntzeko.
Unibertsitateen gaietan eskumena duen sailak eta unibertsitateek askotariko jardunbide inklusiboak sustatuko dituzte, ezagutzaren gizarte-transferentzia, zientziaren ikusgarritasuna eta unibertsitateen izen ona bultzatzeko.
Ezagutzaren zabalkunde sozialeko jardueretan euskararen erabilera sustatuko da.
Unibertsitateetako liburutegiek beren artxiboetara sartzeko aukera eman beharko diete herritarrei, beren funtsak babesteko eta kontserbatzeko egoki iritzitako irizpideen arabera, Euskadiko Liburutegiei buruzko urriaren 26ko 11/2007 Legearen 31. eta 32. artikuluen arabera. Artikulu horiek gainerako liburutegi-sistemekin koordinatzeari eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean (EIPS) borondatez integratzeari buruzkoak dira.
-
02/06/2026 13:18
Proposamen hau sortu da
-
04/06/2026 12:50
EHUren ekarpena Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateen Lege Aurreproiektuari emaitzari gehitu zaio
Partekatu
Edo kopiatu linka