67. artikulua. Unibertsitateko barne-gobernuak...

Avatarra: Proposamen ofiziala Proposamen ofiziala

Unibertsitatearen barne-gobernua kide anitzeko organoek eta pertsona bakarreko organoek osatuko dute, unibertsitatearen oinarrizko legeriak eta estatutuek adierazten duten moduan, eta lege honek ezartzen dituen berezitasunekin.

Horiekin batera, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua eta Gizarte Kontseilua eratu dira, erakunde- eta gizarte-partaidetzarako Euskal Unibertsitate Sistemaren berezko kide anitzeko organo gisa.

Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua unibertsitate publikoen xedeak eta helburuak zehazteko koordinazio-, aholkularitza- eta partaidetza-organoa da.

Gizarte Kontseilua unibertsitate publikoan integratzen den kide anitzeko organoa da, eta horren bidez gizarteak bere gobernuan eta zuzendaritzan parte hartzen du. Bere eginkizuna interes sozial, profesional, akademiko edo ekonomikoen ordezkari diren pertsonen eta erakundeen presentzia eta parte-hartzea sustatzea da, baldin eta beren gaitasun, jarduera, ezagutza edo esperientziengatik beren eginkizunak hobeto betetzen lagun badezakete.

Errektorea lehendakariaren dekretu bidez izendatuko da, indarrean dagoen araudiak adierazten duen moduan aldarrikatu ondoren. Izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Iruzkina

QR kodea

EHUagora erakundaren logo ofiziala

67. artikulua. Unibertsitateko barne-gobernuak...

QR kodea