4. Hizkuntza eta euskara

EHUagora-k EHUren berezko hizkuntza-bizikidetza islatu behar du, eta euskara zerbitzu- eta lan-hizkuntza gisa normalizatzen lagundu behar du. Pertsona orok du berak nahi duen hizkuntza ofizialean —euskaraz edo gaztelaniaz— parte hartzeko eskubidea, eta haren ekarpenak adierazi bezala errespetatuko dira.

Eduki instituzionalak bi hizkuntzetan argitaratuko dira beti, irisgarritasuna eta ekitatea bermatuz. Parte-hartzaileen esku-hartzeak ez dira itzuliko, haien egiazkotasuna eta hizkuntza aukeratzeko askatasuna zainduz. Eztabaidetan hizkuntzak modu naturalean izatea unibertsitateko bizitzaren parte da, eta aniztasuna adierazten du.

Iruzkina

QR kodea

EHUagora erakundaren logo ofiziala

4. Hizkuntza eta euskara

QR kodea