Laguntza
A partaidetzazko prozesu parte hartze-jardueren sekuentzia bat da (adibidez inkesta bat bete aurretik, proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasuna emanez) erabakiak definitzeko eta erabakiak hartzeko helburuarekin gai zehatz batean.
Partaidetza-prozesuen adibideak hauek dira: hautagaitza batzordeak aukeratzeko prozesua (hautagaitzak aurkezten direnean, ondoren eztabaidatu eta azkenik hautagaitza hautatzen denean), partaidetzako aurrekontuak (proposamenak egiten direnean, ekonomikoki baloratuak eta dirua eskuragarri duten botoa) plangintza estrategikoko prozesua, araudi edo arau baten lankidetza-proiektua, hiri-espazio bat diseinatzea edo politika publikoko plan bat egitea.
proposamenaEHUagora lankidetzan diseinatzen dugu
EHUn Decidim ezarteko partaidetza prozesu bat
Galdetu eta zure ekarpena egin!Prozesu honi buruz
EHUagora zabaltzeko prozesu parte-hartzailea: parte-hartze demokratikoa bultzatu eta komunitate unibertsitarioa ehuntzea bilatzen dugu. Gobernantza, baliabideak eta plan sendo bat definituko ditugu EHUra egokitutako Decidim baterako.
EHUk EHUagorazabaltzeko partaidetza prozsu bat abiatu du. ehuagora Decidim-en oinarritutako unibertsitate-partaidetzako plataforma digital berria da.
Helburua bikoitza da: ikasle, irakasle eta ikertzaileentzat eta AZPkoentzat parte hartze demokratikorako espazio egonkorrak irekitzea, eta unibertsitateko komunitatea indartzea, elkarrekin hitz egiteko, proposatzeko eta erabakitzeko leku komun bat sortuz.
Talde eragile batek, Partaidetza, Komunikazio eta Transformazio Digitaleko Errektoreordetzarekin batera, hainbat fasetan egingo du lan:
Hasierako prestakuntza, Decidim, haren printzipioak eta beste unibertsitate batzuetako esperientziak ezagutzeko.
Lankidetzan funtsatutako diseinua, hedapen tekniko eta operatiboa, oinarrizko funtzionalitateak eta horien integrazio digitala definitzeko.
Gobernantza eta baliabideak, ehuagoraren jasangarritasuna, gardentasuna eta dinamizazioa ziurtatzeko.
Hedapenerako plan estrategikoaren ziriborra bat, parte hartzeko espazioen egutegi progresiboarekin (kontsultak, batzarrak, aurrekontuak, ekimenak).
Zer eskatzen zaie parte hartzen dutenei?
Ideiak, esperientziak eta lehentasunak ematea, plataformak komunitatearen benetako beharrak isla ditzan. Bere zeregina funtsezkoa izango da funtzionalitateak lehenesteko, hobekuntzak proposatzeko eta lan-plana baliozkotzeko.
Zer entregagai izango ditu prozesuak?
EHUagora hedatzeko plangintza eta kronograma
Azpiegitura, funtzionaltasuna eta integrazioa
EHUagoraren Gutxieneko Funtzionalitate Bideragarria
EHUko komunikazioarekin integratzea
EHUagora-ren Gobernantzaren egituraren zirriborroa
Baliabide teknikoen, giza baliabideen eta antolaketa-baliabideen zenbatespena
Ebaluazio-adierazleak
Azkenean, EHUagora bere lehenbiziko prozesu aktiboa diseinu prozesu hau bera izango da, plataforman bertan emaitza ireki eta dokumentatu jasoko dena.
Eman aurreneko urratsa eta EHUagora-n izena eman!🚀
Hurrengo elementua orri honetako osagaiak mapan puntu gisa erakusten dituen mapa da. Elementua pantaila-irakurgailu batez erabil daiteke, baina ulergaitza izan daiteke.
Mapa hau ez erabili