Eduki nagusira joan

Cookien konfigurazioa

Cookieak erabiltzen ditugu webgunearen oinarrizko funtzioak bermatzeko eta zure on-line esperientzia hobetzeko. Cookien erabilera konfiguratu eta onartu ahal duzu eta nahi duzunean aldatu haiek onesteko aukerak.

Funtsezkoak

Lehentasunak

Analitikak eta estatistikak

Marketina

👥 Parte-hartzea– Diseinu metodologikoa eta dinamizazioa

Azaroa

12

2025

  • Sarriena auzoa, s/n, 48940 Santsoena, Bizkaia

    Sarriena auzoa, s/n, 48940 Santsoena, Bizkaia

    Errektoretzako eraikinaren 3. solairuan, "La Bodeguilla" izeneko gelan

  • 11:00 AM - 12:00 PM CET
OpenStreetMap - Sarriena auzoa, s/n, 48940 Santsoena, Bizkaia

Bertaratuen kopurua

4

Avatarra: Topaketa ofiziala Topaketa ofiziala

image

EHUagoran parte hartzeko helburu espezifikoak, lehentasunezko espazioak eta plataforma dinamizatzeko eta administratzeko behar diren baliabideak definitzean zentratutako saioa. Parte-hartzea nork diseinatzen duen, zer metodologia aplikatzen diren eta emaitzak nola ebaluatzen diren landuko da, plataformaren gobernantza egokira bideratutako ikuspegi batekin. Denbora eta saio mugatuak direla eta, zenbait erronkari ezin izango zaio sakon heldu. Puntu nagusiak jasoko dira, ondoren lantzeko eta plataformaren gobernantza eta bilakaera zehazteko.

Lan-egitura:

  1. Diagnostiko partekatuaren errepasoa – Aurreko esperientzien berrikuspena. Heldutasun handiena duten eta parte-hartzea gehien behar duten eremuak identifikatzea.

  2. Eman daitezkeen produktuak berrikustea – Gobernantza Zirriborroa, Parte-hartze Adierazleak, Gida Metodologikoa eta Hedapenaren Kronograma lantzea baliozkotzea.

  3. Erronkaren formulazioa – Parte hartzeko helburu espezifikoak definitzea: zer lortu nahi dugun EHUagorarekin eta nola lortzen diren emaitza neurgarriak. Arrakasta-irizpideak, giza baliabideen dedikazioa eta taldeen rola ezartzea plataformaren administrazioan.

  4. Erronken inguruko lana – Ko-diseinu metodologikoa eta plangintza operatiboa:

  • Printzipioak: Denbora-muga dela eta, gero garatuko diren oinarrizko printzipioak baino ez dira aipatuko. Parte-hartzea gardentasunean, inklusioan, trazabilitatean eta irisgarritasunean oinarrituko da, aniztasuna, berdintasuna eta konfiantza sustatuz.

  • Parte hartzeko espazioak: parte hartzeko gune motak identifikatzea, sailkatzea eta lehenestea (instituzionalak, tematikoak, komunitarioak, campusak, fakultateak edo zerbitzuak). Berehalako indartzea behar dutenak eta ondorengo faseetan aktiba daitezkeenak zehaztea.

  • Metodologia egokiak aukeratzea: metodologia parte-hartzaileak aztertzea eta egokitzea espazio mota bakoitzerako (kontsultak, eztabaida-prozesuak, aurrekontu parte-hartzaileak, inkestak, foroak edo batzar hibridoak). Metodologiak esparru bakoitzeko helburuetara eta publikoetara egokitzea.

  • Helburu espezifikoak: epe labur, ertain eta luzerako helburuak definitzea (adibidez, ikasleen parte-hartzea handitzea, iraunkortasunari edo barne-gobernantzari buruzko eztabaida-prozesuak sortzea).

  • Rolak eta erantzukizunak: parte-hartzea nork diseinatzen duen, nork dinamizatzen duen, nork kudeatzen duen plataforma eta nola koordinatzen diren elkarrekin.

  • Prestakuntza. Prestakuntza-beharrak detektatzea eta prestakuntza-plan espezifiko bat zirriborratzea, parte hartzeko espazioen kronogramari egokitua.

  • Baliabideak eta kudeaketa: espazioak dinamizatzeko eta mantentzeko denbora, langileak eta laguntza teknikoa esleitzea.

  • Adierazleak eta ebaluazioa: adierazle kuantitatiboak eta kualitatiboak ezartzea, parte-hartzearen inplikazioa, lorpenak eta bilakaera neurtzeko.

  • Metadecidim-ekiko lotura: EHUk Metadecidim komunitatean parte hartzea sustatzea, softwarea, itzulpenak eta gobernantza partekatuko praktikak hobetzen lagunduz

Topaketaren akta

1. Estrategia orokorra Agora abiarazteko

Agora hedatzeko estrategia progresibo eta pragmatikoa berresten du bilerak:

  • Lehenik dagoena antolatzea: organoak, espazioak, prozesuak eta oraingo praktikak.

  • Parte-hartze organoak lehentasunez jartzea, parte-hartze prozesu berri eta zabalak ireki baino lehen.

  • Plataformaren erabilerako printzipioak, Kode Etikoa eta sistemaren gobernanza aldi berean landu.

  • Aukera berriak aztertzea, baina ahalmenak gainditu gabe.

  • Anbizioa eta errealismoa orekatzea epeetan, bereziki uneko taldeen lanaren karga kontuan hartuta.

2. Agora-rako parte-hartze printzipioak

Printzipioak modu irekian plazaratzen dira, eztabaidatzeko. Elkarrizketaren oinarri hauek finkatu dira:

2.1 Gardentasuna

  • Parte-hartze espazioek zertarako balio duten azaldu behar dute, zer espero den, zer emaitza sortuko duten eta zein izango den prozesu osoa.

  • Joko-arauak ere sartzen dira gardentasunean.

  • Ezinbestekoa da aldez aurretik diseinu lan bat egitea, benetako gardentasuna bermatu ahal izateko.

  • Komunitateak jakin behar du nork erabakitzen duen, zein fasetan dagoen partaidetza eapazioa eta ekarpen bakoitzarekin zer gertatuko den.

2.2 Jarraipena

  • Proposamenek balio intrintsekoa dute, onartu ez direnak ere bai.

  • Proposmenen bide osoa jarraitu behar da, formulaziotik ebazpenera.

  • Irekitasuna eta kudeatzeko gaitasuna orekatu behar dira: ezin diren espazioak irekitzeak parte-hartzea kaltetzen du.

  • Jarraipenak laguntza teknikoa, dedikazioa eta konpromisoa eskatzen du.

2.3 Errespetua eta aniztasuna

  • Printzipio zeharkari gisa kokatu daiteke gainontzekoaren oinarrian.

  • Edozein proposamenturi tratamendu errespetuzkoa eskatzen du.

  • Interes partikularrak eta kolektiboak daudela aitortzen du, biak zilegi.

  • Bien arteko oreka jokoaren arauetan islatu behar da.

2.4 Hizkuntza

Elkar bizitza linguistikoa gai sentikorrenetariko eta errepikatuenetariko bat da:

  • Eduki ofizialak → beti elebidunak.

  • Parte-hartzaileen aportazioak → aurkeztutako hizkuntzan, itzulpen automatikorik gabe.

  • Erantzun institucionalak → hobeto elebidunak.

  • Eztabaidetan hizkuntzak nahastu daitezke, eta ez dira modu artifizialean itzuli behar.

  • Hizkuntza erabilerari buruzko kritikak ohikoak direla gogorarazi dute, eta irizpide argiekin kudeatu behar direla.

  • Komunikazio arloak jarraibide egonkorrak definitu beharko ditu koherentzia bermatzeko.

2.5 Komunikazioa eta eskuragarritasuna

  • Saihestu teknikalismo beharrezkoak (adibidez, loteslea), ulermena zailtzen dutenean.

  • Erabili hizkuntza argia eta eskuragarria.

  • Kontuan izan komunitate unibertsitarioak ulermen maila altua duen arren, ez dela homogeneoa.

3. Kode Etiko baten beharra (EHUagora-ren Erabilera Baldintzak)

  • Parte-hartzearen Kode Etiko bat behar dela erabaki da, EHUagora erabiltzeko baldintzak eta terminoak finkatuko dituena.

  • Decidim Barcelona eredua erreferentziatzat hartzen da.

  • Talde bideratzaileak hasierako zirriborro bat aurreratuko du, komunikazio eta parte-hartze taldeak landu beharko duena.

  • Partaidetza prozesuarekiko modu paraleloan garatu daiteke eta ez ditu lehen hedapenak baldintzatuko, abendua eta urtarrila bitartean amaitzea desiragarria litzatekeen arren.

4. Agoran lehentasunez jartzeko parte-hartze espazioak

EHUren egitura eta organoen funtzionamendua aztertu ondoren, proiektu pilotoak komunitate unibertsitarioa eta haren ordezkaritza organoak lotzen laguntzen duten funtzionalitateetan zentratu behar duela adosten da. Helburua elkarrekintza, eztabaida eta ekimenen jarraipena bermatzen duten mekanismo argi, eskuragarri eta erabilgarriak gaitzea da.

Zentzu honetan, komunikazio bidirekzionala hobetzen, aportazio bideak egituratzen eta tratatutako gaien jarraipen ahalmena indartzen duten tresnak sartzea jotzen da lehentasunez.

Nahikoak diren funtzionalitateen artean, organoek aportazioak ordenatuan jasotzeko, kudeatzeko eta eztabaidatzeko ahalmena indartzen dutenak eta parte-hartze ekosistemaren dokumentu kudeaketa hobetzen dutenak lehentasunez jartzen dira. Ordenatutako proposamena honako hau da:

  1. Proposamenak aurkeztu laguntza eta jarraipenarekin, berauen bilakaera hasierako ideiatik ebazpenera jarraitu ahal izateko.

  2. Laguntza bilaketa erraztu gai zehatzak dagozkien organoen egitarauan sartzeko.

  3. Barne blogen bidez eztabaida espazioak ireki, organoak osagarri diren eztabaida inguruak gaitzea egokitzat jotzen duenean.

  4. Prototipo funtzionalak ezarri Komunikazio eta Parte-hartze errektoreordetzetan, hauen erabilgarritasuna ebaluatu eta despliegue orokor baino lehen egokitzeko.

  5. Artxibatzeko sistema eskuragarri eta sendoa izan, dokumentazio osoa azkar eta ordenatuan kontsultatzea bermatuz.

  6. Partaidetza espazioak, aktak eta dokumentuak automatikoki lotu, espazio desberdinen arteko koherentzia hobetuz eta hauen kokapena erraztuz.

  7. Sistema zurrun edo zailen menpekotasuna murriztu, soluzio intuitiboago eta bateratuetarako migratuz.

  8. Plataforma komunitate unibertsitarioarentzat benetan erabilgarria dela ziurtatu, erabilgarritasuna, gardentasuna eta informazio kalitatea lehentasunez jarriz.

4.1 Unibertsitate Klaustroa

  • «Parlamentu handia» (250 kide) jotzen da.

  • Klaustralen eta gainerako komunitatearen arteko konexio ahula gaindetzelo aukera bat izan behar da.

  • Gaur egungo prozesua ez da intuitiboa egitaraurako puntuak sartzeko.

  • Idealki, komunitateko edonork jakin beharko luke eztabaidan dauden proposamenak eta klaustral bati galdegin gai bat egitaraurako sartzeko laguntza.

  • Galderak bidaltzea planteatzen da Klaustroko kideei egitura kanal baten bidez.

4.2 Gobernu Kontseilua

  • 47 karguk osatua, «parlamentu txikia» jotzen da.

  • Behar tekniko gutxiago eta hasteko errazagoa.

  • Lehen pilotu gisa egokia.

4.3 Parte-hartze eta Komunikazio Errektoreordetzak

  • Esperimentatzeko errazagoak diren espazioak eta parte-hartzea bultzatzeko motibazioa dagoen lekuak.

Gogorarazten da organo bakoitzak bere araudia duela eta parte-hartze, laguntza edo sinadura irizpideak harmonizatu beharko direla.

Talde bideratzaileak parte-hartze espazio hauen martxan jarpen egutegia proposatuko du.

5. Imajinatutako gobernu eredua

Diseinu eta despliegue prozesua amaitutakoan, honako ezaugarriak dituen gobernu egitura bat jarriko da martxan:

5.1 Gobernu egitura instituzionala

  • Gobernurako talde egonkor bat finkatuko da honako osagai hauek osatua:

    • Komunikazio Errektoreordetza

    • Parte-hartze eta Gizarte Konpromisoa Errektoreordetza

    • Idazkaritza Nagusia

    • Gradua eta Digitalizazioa Errektoreordetz

    • Arlo bakoitzeko zuzendaritzak

  • Egitura hori egungo lan-taldetik sortzen da, baina organo iraunkor baterantz jo behar du, aldizkako bilerak, hilekoak eta erantzukizun definituak dituena.

  • Egiturak guztiz operatibo egon beharko du 2026. urtearen hasierarako.

5.2. Gobernantza-taldearen erantzukizunak

  • EHUagora-n aktibatzen diren parte hartzeko espazioak eta prozesuak diseinatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea.

  • Joko-arauak betetzen direla, erakundeen formalitatea eta laguntza teknikoa ziurtatzea.

  • Kode etikoaren, hizkuntza-irizpideen eta funtzionamendu-arauen definizioan parte hartzea.

  • Organoei (partaidetza esapazioak) eta zuzendaritzei beren espazioak kudeatzen laguntzea, batez ere hasierako faseetan.

5.3. Plataformaren kudeaketa operatiboa

  • Hauek osatuko dute gobernantza-taldea: Errektoregoko Idazkaritza Arloa, Komunikazio, Partaidetza eta Transformazio Digitaleko Errektoreordetza, eta hiru errektoreordetza horietako bakoitzeko zuzendaritza-taldeak.

  • Bileretan, gutxienez, lau errektoreordetzetako bakoitzeko pertsona bat (errektoreordea edo zuzendaria) egongo dela bermatu beharko da.

  • Parte-hartzea kudeatzeko, gune bakoitzak administratzaile espezifikoak izan behar ditu, aldez aurretik prestatuak.

  • Baloratu behar da gobernantza-gune horrek kanpoko laguntza izateko aukera, EHUko plataformaren garapen teknikoa eta funtzionala zaintzeko.

  • Helburua da 2026. urtearen amaierarako gobernantza-egitura hori guztiz finkatuta egotea.

6. Metadecidim komunitatean parte-hartzea

  • EHUk Decidim komunitatean aktiboki parte hartzeko aukera baloratzen da.

  • Euskal Herriko mailan topaketa batera joateko aukera aipatzen da.

  • MetaDecidim existitzea eta etorkizunean bertan parte hartzeko garrantzia gogorarazten da.

7. Datak, epeak eta hurrengo urratsak

  • Errealista omen da pilotuak abendutik urtarrilera hastea.

  • Kode Etikoa urtarrilean bukatuta egon liteke.

  • Dokumentuak, proposamenak eta prototipoak prestatuko dituzte datozen asteetan.

  • Komunikazio Sailak merkaturatzearen iragarki publikoa planifikatuko du.

Iruzkina

QR kodea

EHUagora erakundaren logo ofiziala

👥 Parte-hartzea– Diseinu metodologikoa eta dinamizazioa

QR kodea

Baieztatu

Mesedez, hasi saioa

Pasahitza laburregia da.