2. Trazabilitatea

Proposamen, ekarpen eta eztabaida guztiek —baita onartu gabekoek ere— balioa dute, eta hasieratik bukaeraraino jarraitu ahal izan behar dute. Trazabilitateak ibilbide osoa argi erregistratzea dakar: formulazioa, eztabaida, ebaluazioa, ebazpena eta inplementazioa, hala dagokionean.

Komunitateak jakin behar du nola, zergatik, noiz eta nork hartzen dituen bere ekarpenekin lotutako erabakiak. Horretarako, beharrezkoa da partaidetzazko irekitasuna eta kudeatzeko benetako gaitasuna orekatzea: artatu ezin diren espazioak irekitzeak konfiantza kaltetzen du, eta parte-hartzearekiko konpromisoa urratzen du.

Trazabilitateak laguntza teknikoa, dedikazioa eta espazio guztietan argitasun eta osotasunarekiko konpromiso irmoa eskatzen ditu.

Iruzkina

QR kodea

EHUagora erakundaren logo ofiziala

2. Trazabilitatea

QR kodea