1. Gardentasuna

EHUagora-n, parte hartzeko gune guztiek ulergarriak izan behar dute unibertsitateko komunitatearentzat. Ekimen bakoitzak argi azalduko du zertarako balio duen, parte hartzen dutenengandik zer espero den, zer emaitza sor ditzakeen eta espazioa nola garatuko den.

Gardentasunak joko-arauak, erabaki-irizpideak eta edozein muga erakustea eskatzen du, pertsona guztiek espazioaren irismena uler dezaten esku hartu aurretik.

Hori bermatzeko, nahitaezkoa da aldez aurretik diseinu bat egitea, helburuak, faseak, arduradunak, jarraipen-mekanismoak eta itzulketak definituko dituena. Komunitateak uneoro jakin behar du nork erabakitzen duen, espazioak nola eboluzionatzen duen eta ekarpen bakoitzarekin zer gertatzen den, trazabilitatea eta osotasuna ziurtatuz.

Iruzkina

QR kodea

EHUagora erakundaren logo ofiziala

1. Gardentasuna

QR kodea