Laguntza
A partaidetzazko prozesu parte hartze-jardueren sekuentzia bat da (adibidez inkesta bat bete aurretik, proposamenak egin, eztabaidatu aurrez aurre edo topaketa birtualetan eta, azkenik, lehentasuna emanez) erabakiak definitzeko eta erabakiak hartzeko helburuarekin gai zehatz batean.
Partaidetza-prozesuen adibideak hauek dira: hautagaitza batzordeak aukeratzeko prozesua (hautagaitzak aurkezten direnean, ondoren eztabaidatu eta azkenik hautagaitza hautatzen denean), partaidetzako aurrekontuak (proposamenak egiten direnean, ekonomikoki baloratuak eta dirua eskuragarri duten botoa) plangintza estrategikoko prozesua, araudi edo arau baten lankidetza-proiektua, hiri-espazio bat diseinatzea edo politika publikoko plan bat egitea.
proposamenaBegirune
Errespetua eta erantzunkidetasuna sustatzeko protokoloa diseinatzeko prozesua
Parte hartu Begirune protokoloan!Prozesu honi buruz
Begirune partaidetza-prozesuaren bidez, errespetuan eta erantzunkidetasunean oinarritutako jarduera-protokolo bat egingo da, EHUko espazioen erabileran eta harremanetan nola jokatu zehazteko.
Begirune hainbat fasetan garatuko da, EHUagoran parte-hartze irekia eta lan teknikoa uztartuz. Prozesuak bi eztabaida-eremu izango ditu: espazio fisikoaren erabilera eta zaintza, eta errespetua eta erantzunkidetasuna. Planteatutako dilemetatik eta jasotako ekarpenetatik abiatuta, proposamenak egin eta zirriborro bat kontrastatuko da.
Azken emaitza jarduera-protokoloa izango da, aukera emango duena indarrean dagoen araudia ordenatu eta haren aplikazioa eta prozedurak argitzeko, unibertsitateko kide bakoitzak jakin dezan zein diren eman beharreko pausoak eta zein organo eskudunak.
Prozesu parte-hartzailearen faseak:
fasea. Prozesuaren irekiera: Begirune jarriko da martxan EHUagoran, bi eztabaida-eremuak eta parte-hartzea bideratuko duten dilemak argitaratuz.
fasea. Analisia eta sistematizazioa: eztabaidetan jasotako ekarpenak berrikusi eta ordenatuko dira, jarrerak, irizpideak eta zehaztu beharreko gaiak identifikatzeko.
fasea. Proposamenak lantzea eta alderatzea: jasotako ekarpenetatik abiatuta, jarduera-proposamenak egingo dira, eta horiek egiaztatzeko eta hobetzeko fase berri bat irekiko da.
fasea. Zirriborroa idaztea: protokoloaren zirriborro bat egingo da, eta argitaratu egingo da, oharrak eta azken doikuntzak jasotzeko.
fasea. Baliozkotzea eta ixtea: azken aldaketak sartuko dira, testua instituzionalki baliozkotuko da eta behin betiko protokoloa argitaratuko da.
Erreferentzia: EHU-PART-2026-03-3