Espazio fisikoaren erabilera eta ondare publikoaren zaintza
Dokumentuaren jatorria eta lanketa
Dokumentu hau Begirune prozesu parte-hartzailearen emaitza da. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektoretza taldeak bultzatu du prozesua, unibertsitateko komunitatean errespetua eta erantzukidetasuna sustatzeko protokolo bat lantzeko.
Prozesuak EHUagorako parte-hartze irekia eta proposamenak aztertu eta lantzeko lan teknikoa uztartu ditu. Eztabaida bi eremutan antolatu da: espazio fisikoaren erabilera eta ondare publikoaren zaintza, eta errespetuan eta erantzukidetasunean oinarritutako jokabide pautak. Bietan dilemak planteatu ziren, iritziak, argudioak eta jarduteko irizpideak jasotzeko.
Jasotako ekarpenak aztertu eta sistematizatu ondoren, proposamenak landu ziren, eta jendaurrean kontrastatu ziren zirriborroa idatzi aurretik. Nola egingo den protokoloa atalean azaltzen den ibilbide horri esker, testua berrikusi eta egokitu da, unibertsitateko komunitatearen ekarpenak aintzat hartuta.
Dokumentu honek espazio fisikoaren erabilerari eta ondare publikoaren zaintzari dagokion eremua garatzen du. Bertan jasotako irizpideen helburua da adierazteko eta parte hartzeko eskubideak segurtasunarekin, bizikidetzarekin, jasangarritasunarekin eta espazio komunen zaintzarekin bateragarri egitea.
-
09/06/2026 13:39
Ondorengo proposamena kontuan hartu da: Interpretazio-irizpide ez-kriminalizatzaileak
-
10/06/2026 12:56
Ondorengo proposamena kontuan hartu da: Irizpide publikoen araberako epe malguak
-
10/06/2026 12:58
Ondorengo proposamena kontuan hartu da: Aurretiazko abisua eta bitartekaritza
-
10/06/2026 13:00
Ondorengo proposamena kontuan hartu da: Materiala berreskuratzea eta berrerabiltzea
-
10/06/2026 13:05
Ondorengo proposamena kontuan hartu da: Eskubideen klausula esplizitua
-
10/06/2026 13:09
Ondorengo proposamena kontuan hartu da: Aurkako jokabideen mugaketa zehatza
-
10/06/2026 13:11
Ondorengo proposamena kontuan hartu da: Lehentasuna zehapen-neurrien aurrean
-
10/06/2026 13:12
Ondorengo proposamena kontuan hartu da: Rol argiak eta baliabide nahikoak
-
10/06/2026 13:18
Ondorengo proposamena kontuan hartu da: Gatazka abiapuntutzat hartzea
-
10/06/2026 13:21
Ondorengo proposamena kontuan hartu da: Botere-gehiegikerietatik babestea
-
14/10/2026 16:43
Emaitza hau sortu da