Espazio fisikoaren erabilera eta ondare publikoaren zaintza
Dokumentuaren jatorria eta lanketa
Dokumentu hau Begirune prozesu parte-hartzailearen emaitza da. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektoretza taldeak bultzatu du prozesua, unibertsitateko komunitatean errespetua eta erantzukidetasuna sustatzeko protokolo bat lantzeko.
Prozesuak EHUagorako parte-hartze irekia eta proposamenak aztertu eta lantzeko lan teknikoa uztartu ditu. Eztabaida bi eremutan antolatu da: espazio fisikoaren erabilera eta ondare publikoaren zaintza, eta errespetuan eta erantzukidetasunean oinarritutako jokabide pautak. Bietan dilemak planteatu ziren, iritziak, argudioak eta jarduteko irizpideak jasotzeko.
Jasotako ekarpenak aztertu eta sistematizatu ondoren, proposamenak landu ziren, eta jendaurrean kontrastatu ziren zirriborroa idatzi aurretik. Nola egingo den protokoloa atalean azaltzen den ibilbide horri esker, testua berrikusi eta egokitu da, unibertsitateko komunitatearen ekarpenak aintzat hartuta.
Dokumentu honek espazio fisikoaren erabilerari eta ondare publikoaren zaintzari dagokion eremua garatzen du. Bertan jasotako irizpideen helburua da adierazteko eta parte hartzeko eskubideak segurtasunarekin, bizikidetzarekin, jasangarritasunarekin eta espazio komunen zaintzarekin bateragarri egitea.
-
09/06/2026 13:39
Interpretazio-irizpide ez-kriminalizatzaileak proposamenean sartu da
-
10/06/2026 12:56
Irizpide publikoen araberako epe malguak proposamenean sartu da
-
10/06/2026 12:58
Aurretiazko abisua eta bitartekaritza proposamenean sartu da
-
10/06/2026 13:00
Materiala berreskuratzea eta berrerabiltzea proposamenean sartu da
-
10/06/2026 13:05
Eskubideen klausula esplizitua proposamenean sartu da
-
10/06/2026 13:09
Aurkako jokabideen mugaketa zehatza proposamenean sartu da
-
10/06/2026 13:11
Lehentasuna zehapen-neurrien aurrean proposamenean sartu da
-
10/06/2026 13:12
Rol argiak eta baliabide nahikoak proposamenean sartu da
-
10/06/2026 13:18
Gatazka abiapuntutzat hartzea proposamenean sartu da
-
10/06/2026 13:21
Botere-gehiegikerietatik babestea proposamenean sartu da
-
14/10/2026 16:43
Emaitza hau sortu da