Agora kudeatzeko formakuntza-saioa
Iraila
25
2026
-
Doktorego Eskolako ikasgela 7 (Liburutegian)
Sarriena, Leioa, Vizcaya, País Vasco
-
11:00 AM - 13:00 PM CEST
Fromakuntza honen helburua da EHUko hainbat antolakuntza-arlo Agora-ren parte-hartze espazioen administraziora hurbiltzea. Izatez, Decidim plataforma hedatzea da helburua, software libreko proiektu bat, demokrazian sakontzeko eta unibertsitate-komunitatearen parte-hartzea sustatzeko.
Prestakuntza hori amaitzean, parte-hartzeko guneak Agora erabiliz nola diseinatzen, sortzen eta garatzen diren jakin ahal izango dute bertaratzen direnek. Etorkizunean ireki nahi diren espazioetarako laguntza- eta jarraipen-mekanismoak ere planteatuko dira.
Ikastaroan parte hartuko dutenek beren ordenagailu mugikorra ekartzea eskatzen da.
Prestakuntza programa
Ongietorria eta helburuak [11:00 - 11:10]
Taldearen eta erabilera-kasuaren aurkezpena.
Zer den Decidim eta zertarako balio duen erakunde edo instituzio batean.
Plataformaren ikuspegi orokorra [11:10 - 11:25]
Egituraren ibilbide orokorra.
Zer egin dezaketen administratzaileek eta parte-hartzaileek.
Parte-hartze espazioak sortzea [11:25 - 11:40]
Zer diren parte-hartze espazioak.
Espazio berri baten alta: parte-hartze prozesua, batzarra edo ekimena.
Oinarrizko konfigurazioa: izenburua, deskribapena, datak, irudia, ikusgarritasuna eta helburua.
Espazioaren eta parte-hartze osagaien arteko lotura.
Osagaiak eta oinarrizko dinamika [11:40 - 11:55]
Nola gehitu osagaiak parte-hartze espazioaren helburuen arabera.
Adibideak: proposamenak, bilerak, bozketak edo jarraipena.
Ariketa praktiko gidatua [11:55 - 12:45]
Pertsona bakoitzak proba-espazio bat sortuko du.
Espazioaren oinarrizko datuak konfiguratzea.
Beharrezko osagaiak gehitzea.
Ohiko akatsak eta jardunbide egokiak berrikustea.
Praktikan zehar sortzen diren zalantzak argitzea.
Azken doikuntzak eta egiaztapena egitea, espazioa argitaratzeko prest gera dadin.
Itxiera, zalantzak eta hurrengo urratsak [12:45 - 13:00]
Ikasitakoa laburbiltzea.
Galderak eta zalantzak argitzea.
Laguntza teknikorako kanala.
Gobernantza-organoarekiko harremana eta harekin koordinatzeko modua.
Ikaskuntza-komunitate bat sortzeko proposamena.
Partekatu
Edo kopiatu linka