Nola parte hartu?
Parte-hartzea Agoraren bidez egingo da, Genero-indarkeriaren aurkako Euskal Herriko Unibertsitatearen protokoloari iradokizunak egiteko.
Parte-hartzaileek 2018ko protokoloaren lehen berrikusketa aztertu ahal izango dute, eta lankidetzan oinarritutako testu-espazio baten bidez lan egin ahal izango dute. Bertan, artikulu zehatzei buruzko idazketa-iradokizunak egin ahal izango dituzte.
Azterketa horretatik abiatuta, parte-hartzaileek iruzkinak edo ekarpenak egin ahalko dituzte.
Prozesu osoa 2026ko azaroan egingo da, azaroaren 20tik 30era.
Ekarpenak jasota Berdintasun zuzendaritzak izango du azken erabakia eta testu definitiboa Gobernu Kontseilura aurkeztuko da.