55. artikulua- Maddalen Epelde
Unibertsitateen zerbitzura dauden langileak dira, alde batetik, irakaslea eta ikertzailea, eta, bestetik, teknikaria, kudeaketakoa eta administrazio eta zerbitzuetakoa.
Kalitate handiko unibertsitate-prestakuntzako zerbitzua eman ahal izateko, eta beste erakunde batzuetako langile akademikoen aldi baterako ekarpena alde batera utzi gabe, unibertsitateek beren langileak egonkortzea erraztuko dute.
Era berean, unibertsitateek lehentasuna emango diote beren langileak lanaldi osorako kontratatzeari, beren jarduera profesionala unibertsitateko irakaskuntzarekin bateratu nahi dutenen kasuan izan ezik.
Dagozkien eskumenen esparruan, unibertsitateen gaietan eskumena duen sailak eta unibertsitateek beren langileek nazioarteko unibertsitate eta ikerketa-zentro entzutetsuetan egonaldiak egitea sustatuko dute, batez ere Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruan eta, bereziki, Makroeskualde Atlantikoan.
Unibertsitateen zerbitzura dauden langile guztiek bizitza pertsonala, lanekoa eta familiakoa uztartzeko duten eskubidea aitortzen da. Horretarako, unibertsitateek dedikazioan, prestakuntzan eta mugikortasunean benetako berdintasuna bermatzen duten neurriak hartuko dituzte, jarduera akademikoaren antolaketan malgutasun-irizpideak txertatzea barne, hala nola tutoretza-modalitate mistoak (presentziala eta ez-presentziala) garatzeko aukera, behar bezala justifikatutako uztartze-egoeretan.
-
02/06/2026 12:56
Proposamen hau sortu da
-
04/06/2026 12:50
EHUren ekarpena Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateen Lege Aurreproiektuari emaitzari gehitu zaio
Partekatu
Edo kopiatu linka