Laguntza

Batzarra erakunde bateko kideen talde bat da, aldian-aldian biltzen dena erakundearen arlo edo esparru jakin bati buruzko erabakiak hartzeko.

Batzarrek bilerak egiten dituzte, batzuk pribatuak eta beste batzuk irekiak. Irekiak badira, parte hartzea posible da (adibidez: bertaratzea edukiera badago, gaiak agendara gehitzea, edo organo honek hartutako proposamenei eta erabakiei buruzko iruzkinak egitea).

Adibideak: Batzar nagusia (urtean behin biltzen dena erakundearen ekintza-ildo nagusiak eta bere organo exekutiboak bozketa bidez definitzeko), berdintasun aholku-batzordea (bi hilabetean behin biltzen dena erakundearen genero-harremanak hobetzeko proposamenak egiteko), ebaluazio-batzordea (hilabetean behin biltzen dena prozesu baten jarraipena egiteko) edo berme-organoa (gorabeherak, gehiegikeriak edo erabakiak hartzeko prozedurak hobetzeko proposamenak biltzen dituena) batzordeen adibideak dira.

Gune nabarmenduak

EHUagorako gobernantza lantaldea

EHUagoraren hedapena orientatzeaz, baliozkotzeaz eta jarraipena egiteaz arduratzen den lan-taldea, EHUren parte-hartzearekin, gobernantzarekin eta komunikazio instituzionalarekin ezarpen progresiboa, koordinatua eta koherentea ziurtatuz.

Unibertsitateko Klaustroa

EHUko Unibertsitate Klaustroa unibertsitate-komunitatearen ordezkaritza-organo gorena da, eta Unibertsitateko parte-hartze, deliberazio eta eztabaidarako gune nagusietako bat. Errektoreak, Klaustroko buru denak, Idazkari Nagusiak, Klaustroko idazkari-lanak egiten dituenak, Gerenteak eta unibertsitat…

2 gune